Animaliak”liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide.“Frutak”liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren“begia hezi eta belarria eztitu”ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.
Bestalde, Óscar Villánen esku-1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala-gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villánen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak-literarioa eta plastikoa-doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.
Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza“erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariket…
Valoraciones
No hay valoraciones aún.